Iraganaren hotsak
2027/05/08 (20:00) - Zornotza aretoa
Iraganak orainaldian eta geroan eragina izaten du. Etorkizuna, lehenaldiaren oihartzuna besterik ez da. Banda osatzen dugun askok Zubiaur musikan eskolan eman ditugu gure lehen musika urratsak, erretiroa hartu berri duen Ruper Lekue konpositorea bertako zuzendaria zelarik. Bandak, hortaz, omenaldia egin nahi dio denboraldiaren laugarren saio honetan, entzuleei beronen kontzertu monografiko bat eskainiz eta musika eskolako ikasleen parte-hartzearekin.